
59. zk., 2019ko martxoaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
1549
IRAGARKIA, 2019ko martxoaren 13koa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendariaren ebazpen baten aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoari buruzko dokumentazio-errekerimendua. Ebazpen horrek unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta laguntzetarako 2017-2018 ikasturteko deialdia ebazten du.
Aipatutako dokumentazio-errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunari edo haren ordezkariei jakinarazten zaie jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi ahal izateko, haren espedienteari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko dutela, Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; Tfnoa.: 945 018284). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazten da, halaber, interesdunak eskuragarri duela errekerimenduari buruzko testu osoa, aipatutako helbidean.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 13a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
RSS