Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2019ko martxoaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1544

EDIKTUA, 773/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 773/2018 prozedura arrunta bideratu da, Donostiako Euskadi Plazako 1. Zenbakiko jabekideen erkidegoak eskatuta, Muebles Larratxo SLren, eta zuzenean Luis Maria Teira Lijo administratzaile bakarraren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Amunarriz prokuradoreak, Euskadi Plazako 1 zenbakiko jabekideen erkidegoaren izenean eta hura ordezkatuz, jarri duen demanda, Muebles Larratxo SLren aurka; horrenbestez, eskaera hauek adierazten ditut:

1.– Hodiak jartzeari buruzko zuzenbidearen kontrakotasuna.

2.– Demandatua behartzen da aurreko eskariaren deklarazioa onartzera.

3.– Erdiko patioko komunitate-fatxadan demandatuak instalatu dituen kea ateratzeko hodiak kendu eta elementu komuna lehen zegoen moduan utz dezala, eta horren guztiaren kostuak alderdi demandatuari ezartzea.

4.– Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (1845 0000 04 0773 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hemeretziko martxoaren zazpian.

Ebazpen honen testua ebazpena eman den prozesuan interesdun ez diren alderdiei helarazi ahalko zaie soilik testuak izan ditzakeen datu pertsonalak aurretiaz testutik bereizita, eta betiere errespetatuz intimitaterako eskubidea, babes-behar berezia duten pertsonen eskubideak eta biktimen edo kaltedunen anonimotasunaren bermea, bidezkoa denean.

Ebazpen honetan jasotako datu pertsonalak ezin izango dira laga, ez jakinarazi ere legeek ezarritako helburuez besteko helburuekin.

Muebles Larratxo SL demandatuari, eta zuzenean Luis Maria Teira Lijo administratzaile bakarrari, legez jarritako moduan jakinarazteko egin eta izenpetu dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hemeretziko martxoaren zortzian.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala