
59. zk., 2019ko martxoaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1543
EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 881/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Javier Garcia Macuak, Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:
Epaitegi honetan bideratutako JVD 881/18-J prozesuan, 42/19 epaia eman da 2019-02-14an, eta horren kopia eskuragai dute interesdunek bulego judizial honetan, zeinek osorik eskuratu ahal izango baitute.
Bilboko San Frantzisko kaleko 36-B 1, ezkerra, A letra helbidean dagoen etxebizitzaren okupatzaile ezezagunei legez jakinarazteko balio dezan, ediktu hau egin da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Hartzaileari jakinarazten zaio ezen, hurrengo jakinarazpenak egiteko, ebazpenaren kopia bat jarriko dela bulego judizialaren iragarki-oholean, salbu eta autoak edo epaiak badira, epatzeko ebazpenak badira edo prozedurari amaiera emateko ebazpenak badira. Aditzera ematen zaio, era berean, ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Bilbao, 2019ko martxoaren 8a.
Justizia Administrazioaren letradua,
JAVIER GARCÍA MACUA.
RSS