
59. zk., 2019ko martxoaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1537
AGINDUA, 2019ko martxoaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Lulabai» Haur Eskola Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Bilboko (Bizkaia) «Lulabai» Haur Eskola Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloa aldatzeko baimena eskatzen duen bi eta hiru urte bitarteko haurrentzako unitate bat (2-3) urtebete eta bi urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko (1-2).
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (azaroaren 19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode-zenbakia: 48019493.
Izen generikoa: Haur-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Lulabai».
Titularra: Escuela Infantil Lulabai, S.L.
Helbidea: Quintana kalea, 7.
Udalerria: Bilbo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: bi eta hiru urte bitarteko haurrentzako unitate bat urtebete eta bi urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honelako edukiera dutenak:
● Bi unitate urtebete baino gutxiagoko haurrentzat, bakoitzak 8 ikaspostu dituela.
● Bi unitate urtebete eta bi urte bitarteko haurrentzat, bakoitzak 13 ikaspostu dituela.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen bidez emandako baimenak ez dakar hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 7a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS