
58. zk., 2019ko martxoaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1527
HUTS-ZUZENKETA, dekretu honena: «193/2018 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistrentzat Hezkuntza Sailaren mendeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan gordetako lanpostu-zerrendak».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.
2019ko urtarrilaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (7. zk.) argitaratu zen 193/2018 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistrentzat Hezkuntza Sailaren mendeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Urrutiko Heziketako Euskal Institutuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan gordetako lanpostu-zerrendak. Dekretu horretan gisa horretako huts bat aurkitu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:
II. eranskinean, Helduen Heziketa, 2019/119 (161/127) orrialdean, honela dio:
CEPA IGNACIO ZULOAGA HHI
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN
012211
(Ikus .PDF)
2 HHH 1.HE-DG zailtasun handiko lanpostu bereziak - ESPETXEA
Baina honela esan behar du:
CEPA IGNACIO ZULOAGA HHI
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN
012211
(Ikus .PDF)
3 HHH 1.HE-DG zailtasun handiko lanpostu bereziak - ESPETXEA
1 HHI 2.HE-B zailtasun handiko lanpostu berezia - ESPETXEA
RSS