
58. zk., 2019ko martxoaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 3 orri.)
- EPUB (285 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1524
EBAZPENA, 2019ko otsailaren 26koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena; honen bidez argitaratzen da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 18ko Aginduaren babesean emandako 2017ko deialdiko diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, 2017. urterako, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa».
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 18ko Aginduan, 2017. urterako laguntzen deialdia egin zen eta han arautzen ziren nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak, «Lehiatu Sustapena Programa», 2017ko ekitaldirako, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean.
Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak dagozkien onuradunei jakinarazi ondoren, EHAAn argitaratuko den Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da aipatutako xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrenda, xedapen hauek betez: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atala eta goian aipatu den irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 14. artikuluaren 6. paragrafoa.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 18ko Aginduaren babesean 2017an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda; ebazpen honen eranskinean ageri dira. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, 2017. urterako laguntzen deialdia egin zen, eta han arautzen ziren nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak, «Lehiatu Sustapena Programa».
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 26a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.
RSS