Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2019ko martxoaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1523

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 26koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena; honen bidez argitaratzen da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abuztuaren 30eko Aginduaren babesean emandako 2018ko deialdiko dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, 2018 urterako, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa».

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abuztuaren 30eko Aginduan 2018 urterako laguntzen deialdia egin zen eta han arautzen ziren nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak, «Lehiatu Sustapena Programa», 2018ko ekitaldirako, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean.

Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak dagozkien onuradunei jakinarazi ondoren, EHAAn argitaratuko den Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da aipatutako xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrendaren berri, xedapen hauek betez: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atala eta goian aipatu den irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 14. artikuluaren 6. paragrafoa.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abuztuaren 30eko Aginduaren babesean 2018an emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda; ebazpen honen eranskinean ageri dira. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, 2018 urterako laguntzen deialdia egin zen eta han arautzen ziren nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak, «Lehiatu Sustapena Programa».

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 26a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala