Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2019ko martxoaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1521

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 25ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren babesean 2018ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2018ko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko deialdia egin zen.

Behin laguntzak esleitu eta dagozkien ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu behar da EHAAn.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren babesean 2018an emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2018ko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 25a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala