Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2019ko martxoaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1513

42/2019 DEKRETUA, martxoaren 20koa, zeinaren bidez onartzen baita Ilustre Colegio de Abogados de Álava-ren izena aldatzea eta, horren ordez, Ilustre Colegio de la Abogacía Alavesa – Arabako Abokatuen Elkargo Ohoretsua jartzea.

Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du elkargo profesionalen eta tituludun lanbideen arloan, alde batera utzi gabe Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan ezarritakoa.

Ilustre Colegio de Abogados de Álavak estatutuen aldaketa onartzeko eskabidea aurkeztu zuen, non izena aldatzea eskatzen baitu.

Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 28.2 eta 29.3 artikuluek ezartzen dutenez, elkargo profesionalen izena aldatzeko, urrats hauek egin behar dira: dagokion elkargo profesionalak txostena egitea, Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Legelarien Euskal Kontseiluaren eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren aldeko txostenak aurkeztu dira. Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren txostena ere erantsi da, hura baita eskuduna elkargo profesionalen arloan.

Horiek oinarritzat hartuta, elkargoak egindako eskabidea justifikatutzat jotzen denez gero, indarrean diren legeetan zehaztutako izapideak bete ondoren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko martxoaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ilustre Colegio de Abogados de Álava-ren izena, hemendik aurrera, Ilustre Colegio de la Abogacía Alavesa – Arabako Abokatuen Elkargo Ohoretsua izango da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko martxoaren 20a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala