Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2019ko martxoaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1441

EDIKTUA, 187/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

FEDE EMATEN DUT:

Epaitegi honetan bideratu den 187/2018 hitzezko judizioko prozeduran, epaia eman da, 2018ko maiatzaren 3an.

Ez dakigu zer helbide duen Sonia Hormaeche Lamo alderdi demandatuak. Hori dela eta, honen bidez, 2018ko maiatzaren 3ko epaia jakinarazten zaio, eta aditzera ematen zaio, halaber, ebazpen judizial/prozesal horren aurka errekurtso hau jar dezakeela:

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: batetik, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoak babestearen gainekoa, pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari buruzkoa eta 95/46/EB Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.

Sonia Hormaeche Lamo prozedurako alderdiari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non bizi den (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen eta sinatzen dut ediktu hau.

Bilbao, 2018ko irailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala