Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2019ko martxoaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1437

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko uztailaren 13ko Ebazpenaren huts-zuzenketari buruzkoa. Ebazpen horren bidez argitaratu da Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-zentro berezietan jarduera profesionala laguntzeko unitateak 2017ko ekitaldian finantzatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun suertatu diren entitateen zerrenda. Deialdia erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko maiatzaren 24an egindako bileran.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko urtarrilaren 16ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-zentro berezietan jarduera profesionala laguntzeko unitateak 2017ko ekitaldian finantzatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun suertatu diren entitateen zerrenda (2018ko abuztuaren 21eko EHAA, 160. zk.). Hori dela-eta, dagokien zuzenketa egiten da hemen:

– 2018/4316 (2/1) orrialdean, ebazpen-atalean, paragrafo bat gehitzen da:

Hau dio:

«EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzen 2017ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko maiatzaren 24ko bileran (2017ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten da (ebazpen honen I. eranskina)».

Baina hau esan behar du:

«EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegu-zentro berezietako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak 2017ko ekitaldian finantzatzeko emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko maiatzaren 24ko bileran (2017ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten da (ebazpen honen I. eranskina)».

Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioa izan dela, Gazte Enplegurako 2104-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan».

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 7a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala