Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2019ko martxoaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1360

IRAGARKIA, 625/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPn, Lara López Pérez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du, zehazki, 625/2018 prozedura laburtuaren izapideen bidez bideratu dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren kontra, zeinaren bidez ezesten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 444/18 Ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horren bitartez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan duten administrari laguntzaileen kategorian, txanda irekian, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratzen da (2014-2015eko EPE).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala