Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2019ko martxoaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1353

141/2019 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gorlizko Ospitaleari atxikitako kontratazio-mahaia aldatzen duena.

Honako hau ikusita: Gorlizko Ospitaleko zuzendari kudeatzailearen idazkia, aipatutako erakundeari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena aldatzea eta, ondorioz, kontratazio-mahai berri bat sortzea proposatzen duena.

Honako hau kontuan hartuta: 1998ko ekainaren 22an (1397/1998 Ebazpena, ekainaren 22koa) sortu zela Gorlizko Ospitaleari atxikitako Kontratazio-mahaia, azaroaren 11ko 255 Dekretuaren 20.4 artikuluarekin bat etorriz –horren bitartez ezartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Ente Publikoko Estatutu Sozialak–, kontratazio organoari kontratuen esleipenean laguntzeko xedearekin, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen 81. artikuluan (2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren testu bategina).

Horiek horrela, bada, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortutako eskumenak baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea Gorlizko Ospitaleko kontratazio-mahaiaren osaerari buruz aurrez emandako ebazpen guztiak, eta aurrekoa ordezkatuko duen beste mahai bat eratzea. Honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua:

Titularra: Ekonomia eta Finantzako zuzendaria.

Ordezkoa: Erizaintzako zuzendaria.

1. mahaikidea:

Titularra: Ekonomiako Goi-mailako teknikaria.

Ordezkoa: Kontabilitate Zerbitzuko administrari laguntzailea.

2. mahaikidea:

Titularra: Erosketa eta Hornidura Zerbitzuaren Administrazio eta Kudeaketa ataleko burua.

Ordezkoa: Erosketa eta Hornidura Zerbitzuko administrari laguntzailea.

Idazkaria:

Titularra: Gorlizko Ospitaleko Goi-mailako teknikari juridikoa.

Ordezkoa: Uribeko ESIko Goi-mailako teknikari juridikoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuko 21.4 artikuluan xedatutakoaren arabera; horren bidez, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legea neurri batean garatzen da. Izan ere, mahai iraunkorra da eta kontratuen aniztasunerako eginkizunak egozten zaizkio.

Hirugarrena.– Mahaiko kideei eta kide izateari utzi diotenei ebazpen honen berri ematea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. eta 121. artikuluetan eta hurrengoetan xedatzen den moduan, administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala