Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2019ko martxoaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1351

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2019ko otsailaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2019. urtean kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena (Bitartez deialdia).»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako akatsak atzeman dira 2019. urtean kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 12ko Aginduan (Bitartez deialdia), (2019ko martxoaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 46. zk.). Honen bidez zuzendu egiten dira:

Gaztelaniazko bertsioan, Lehen Xedapen Gehigarrian, 2019/1209 (12/12) orrialdean,

honako hau dioenean:

(...)

«Finalidad: gestión de las subvenciones a proyectos de mediación e innovación cultural y social.»

Hau esan behar du:

(...)

«Finalidad: gestión de las subvenciones a proyectos de mediación e innovación cultural y social en el año 2019.»

Euskarazko bertsioan, Lehen Xedapen Gehigarrian, 2019/1209 (12/11) orrialdean,

honako hau dioenean:

(....)

«Helburua: 2018. urtean kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak kudeatzea.»

Hau esan behar du:

«Helburua: 2019. urtean kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak kudeatzea.»


Azterketa dokumentala