Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2019ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1282

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 427/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: Adostasunik gabeko dibortzioa 427/2018.

Demandatzailea: F.O.Y.C.

Abokatua: Nerea Acha Urrutibeascoa.

Prokuradorea: Ana Maria Idocin Ros.

Demandatua: Seybou Dit Seydou Niakate.

Gaia: dibortzio(a).

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2019-02-19an.

Seybou Dit Seydou Niakate demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka apelazioko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Durango (Bizkaia), 2019ko otsailaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala