Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2019ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1271

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 19/2019 zenbakiko prozedura laburtuaren bidez izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4. Epaitegian ager daitezen. Errekurtso hori Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak 2018ko azaroaren 22an EHAAn argitaratutako deialdiaren kontra jarri da, zenbait kategorietarako.

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 4. Epaitegian administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da, prozedura laburtuari jarraituta (zenbakia: 19/2019), Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak 2018ko azaroaren 22an EHAAn argitaratutako deialdiaren kontra, kategoria hauetarako: I. taldeko lan-kontratudun finkoak (goi mailako teknikariak), II. taldeko lan-kontratudun finkoak (maila ertaineko teknikariak).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesdun izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 45. artikuluan xedatzen duenarekin.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Leioa, 2019ko otsailaren 25a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

PEDRO MARIA IRIONDO BENGOA.


Azterketa dokumentala