Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2019ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1254

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2018ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez egin zen (2018-11-2ko BOE eta 2018-10-29ko EHAA).

2018ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez (2018-11-2ko BOE eta 2018-10-29ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Santiago Mintegi Raso jauna (NAN: 30**82***) Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzea; Jakintza arloa: «Pediatria». Kodea: TUVC6/1-D00019-9; Saila: Ingeniaritza Pediatria. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Medikuntza eta Odontologia) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Gurutzetako irakasgunea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: Osoa.

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2019ko otsailaren 26a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala