Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2019ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1249

IRAGARKIA, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko otsailaren 20ko ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, eranskinean agertzen den interesatuaren ohiko irakaskuntzako funtzioak betetzeko ezgaitasun protokoloa ebazten da.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du, ohartarazpen hauekin:

Aipatutako ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, 08:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian).

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 26a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala