Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2019ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1244

EDIKTUA, filiazioari buruz bideratutako 220/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Epaia jakinaraztea: 220/2018, filiazioa.

Getxon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko otsailaren hemeretzian, nik, Nora Albizua de Castrok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan filiazioari buruzko 220/2018 prozedura izapidetzen ari dela, zeinetan epaia eman baita 2018-11-23an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Yver Bascope Moroni legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; halaber, demandatu auzi-iheslariari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela.

Getxo (Bizkaia), 2019ko otsailaren 19a.

Justizia Administrazioaren letradua,

NORA ALBIZUA DE CASTRO.


Azterketa dokumentala