Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2019ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1241

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 89/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 89/2018 prozedura bideratu da, Abdallah Bekhaddak eskatuta, Nabila Attouraren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAITZA

Partez baiesten dut Abdellah Bekhaddak Nabila Attouraren aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, alderdien eta XXXXX seme adingabearen arteko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Nabila Attourak XXXXX seme komunarekiko zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean aitak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere aitari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak bisita- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.

B) Semearen aldeko mantenu-pentsio bat ezartzen da, hileko 100 eurokoa, eta zaintza ez duen gurasoak ordaindu beharko du, hilaren lehen bost egunen barruan. Pentsioa urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako kontsumoko prezioen indizearen aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Adingabeko semearen gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Dena dela, urgentziazkoak ez diren aparteko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa, eta zenbat diru ordaindu behar den; eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:......... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Nabila Attoura demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko otsailaren hamabostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala