Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2019ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1240

EDIKTUA, 343/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 343/2018 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Seguros Lagun Aro SA.

Alderdi demandatua: Korbitek Servicios Industriales SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:

184/2018 EPAIA

Epaia ematen duen epaile-magistratua: Julia Sauri Martin.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: 2018ko irailaren 27a.

Alderdi demandatzailea: Lagun Aro Aseguruak.

Abokatua: Luis Alberto Pedrosa Rodero.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Alderdi demandatua: Korbitek Servicios Industriales SL.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Julia Sauri Martinek, Barakaldoko eta bere barruti judizialeko lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegiko epaile-magistratua naizen aldetik, ikusi ditut 343/2018 zenbakiarekin bideratutako hitzezko judizioaren autoak, zeinetan parte hartu baitute idazpuruan aipatutako alderdiek –alderdi demandatua auzi-ihesean da–. Auzia kontratuz kanpoko erantzukizuna dela-eta diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa da.

EPAITZA

Baiesten dut José Félix Basterrechea Aldana Epaitegietako prokuradoreak Lagun Aro Aseguruak-en izenean eta hura ordezkatuz aurkeztuako demanda, Korbitek Servicios merkataritza-sozietatearen aurkakoa. Horrenbestez,

Korbitek Servicios merkataritza-sozietatea kondenatzen dut auzi-jartzaileari bederatziehun eta hogeita hemeretzi euro eta hirurogeita zortzi zentimo (939,68) ordaintzera; zenbateko horrek legezko interesa sortuko du aurtengo apirilaren hogeita zazpitik ebazpen honen egunera arte, baita diruaren legezko interesa ere bi puntuz gehituta ebazpen honen egunetik erabat ordaindu arte.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo egoitza edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu hau bulego judizialeko iragarki-oholean eta estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Barakaldo (Bizkaia), 2019ko otsailaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala