Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2019ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1239

AGINDUA, 2019ko martxoaren 4koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen 2019ko otsailaren 18ko Agindua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako huts batzuk aurkitu dira Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2019ko otsailaren 18ko Aginduaren I.,II., III. eta V. eranskinetan. Agindu hori 2019ko otsailaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (39. zk.). Huts horiek erantsitako taulan agertzen den eran zuzentzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala