Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2019ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1215

EDIKTUA, prekarioko utzarazpenari buruzko 420/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 420/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Asuncion Jimenez Hurtado.

Abokatua: Joaquin Uribe Alonso.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Demandatua: Nilson Romero Murillo eta Alejandro Contreras Acosta.

Gaia: prekarioko utzarazpena

Judizio horretan, epaia eman da 2019-02-20an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Frade Fuentes prokuradoreak María Asunción Jiménez Hurtadoren izenean eta hura ordezkatuz, Nilson Romero Murilloren, Alejandro Contreras Acostaren eta Gasteizko Gasteizko Taldearen kaleko 50, 3. C-n dagoen etxebizitzaren beste okupatzaileen aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta, aipatutako demandatuak kondenatzen ditut etxebizitza hori libre uztera eta demanda-jartzailearen eskura jartzera, eta ohartarazten zaie ezen, hori egin ezean bota egingo dituztela eta kostuak beraiei ezarriko zaizkie.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0072 0000 03 0420 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Nilson Romero Murillo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala