Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2019ko martxoaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
1178

IRAGARKIA, Euskotreneko autobusentzako ordezko piezen horniketa kontratatzeko lehiaketa publikoa deitzeko lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Txostenaren zenbakia: P10027512.

b) Xedearen deskribapena: Euskotreneko autobusentzako ordezko piezen horniketa kontratatzea.

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen-epea: 3 urte, urtebeteko bi luzapeneko aukerarekin. Kontratua amaitua geratuko da, Euskotrenek dagokion Diputazioarekin duen kontzesio-kontratua amaitutzat ematen bada.

e) Loteak: bai, 2.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lehiaketa honen lizitazioaren gehieneko aurrekontua urteko laurehun eta hirurogeita hamar mila (470.000,00) eurokoa da, BEZik gabe, honako lote hauetan bananduta:

a) I. lotea – Bizkaia Autobuses-en lurraldea (Leioa autobus parkea) 220.000,00 euro/urtean BEZik gabe.

b) II. lotea – Gipuzkoa Autobuses-en lurraldea (Zumaia autobus parkea) 250.000,00 euro/urtean, BEZik gabe.

Kontratuaren aurreikusitako balioa, argitalpen ondorioetarako, 2.820.000,00 eurokoa da (BEZik gabe), lote guztiak, luzapen eta hedapen (gehienez % 20koak) posibleak barne hartuta.

5.– Bermeak: pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa: Euskadiko kontratazio publikoaren kontratugilearen profila.

7.– Kontratistaren berariazko baldintzak: pleguen arabera.

8.– Eskaintzak aurkeztea edo parte hartzeko eskaerak.

a) Aurkezteko azken eguna: 2019ko apirilaren 3a, eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkezteko tokia: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri kalea 6, 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion eskaintzari: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: pleguen arabera.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitzak dagokion zatian.

Bilbao, 2019ko otsailaren 21a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala