Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2019ko martxoaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
1177

IRAGARKIA, Euskotreneko langileak hautatzeko barneko edo kanpoko prozesuak kudeatzeko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikoa iragartzen duen lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Espediente-zenbakia: P10027526.

b) Xedearen deskribapena: Euskotreneko langileak hautatzeko barneko edo kanpoko prozesuak kudeatzeko zerbitzua kontratatzea.

c) Burutzeko/entregatzeko tokia: Euskadi.

d) Burutzeko epea: 2 urte, urtebeteko beste bi luzapen egiteko aukerarekin.

e) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

Lehiaketa honen lizitazioaren gehieneko aurrekontua laurehun mila (400.000,00) eurokoa da, BEZa kanpo.

Kontratuaren balio zenbatetsia, argitaratzeko ondorioetarako, egin daitezkeen luzapenak barnean direla, 800.000,00 eurokoa da, (BEZa kanpo).

5.– Bermeak: baldintza-agirien arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko: Euskadiko kontratazio publikoaren Kontratatzailearen Profila.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: baldintza-agirien arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko:

a) Aurkezteko azken eguna: 2019ko apirilaren 2an, eguerdiko 12:00etan.

b) Aurkezteko tokia: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri kalea, 6. 48006 -Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintza-agirien arabera.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren adjudikazioa lortzen duten enpresek ordainduko dituzte, bakoitzak dagokion zatian.

Bilbao, 2019ko otsailaren 21a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala