Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2019ko martxoaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
1176

IRAGARKIA, Euskotreneko EMU Serie 900 trenbideko material mugikorreko mantentze-zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikoa deitzeko lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Txostenaren zenbakia: P10027538.

b) Xedearen deskribapena: Euskotreneko EMU Serie 900 trenbideko material mugikorreko lehen eta bigarren mailako mantentze-zerbitzua kontratatzea.

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen-epea: urte 2, 2022ko martxoaren 16ra arte luzatzeko aukerarekin.

e) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lehiaketa honen lizitazioaren gehieneko aurrekontua zortzi milioi hirurehun eta laurogeita hamaika mila eta ehun eta hirurogei (8.391.160,00) eurokoa da, BEZik gabe.

Kontratuaren balio zenbatetsia, argitalpen ondorioetarako, 11.879.228,75 eurokoa da (BEZik gabe), luzapenak barne hartuta.

5.– Bermeak: pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa: Euskadiko kontratazio publikoaren kontratugilearen profila.

7.– Kontratistaren berariazko baldintzak: pleguen arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2019ko apirilaren 1a, eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkezteko tokia: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri kalea, 6, 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: pleguen arabera.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitzak dagokion zatian.

Bilbao, 2019ko otsailaren 21a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala