Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2019ko martxoaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1160

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 14koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei dirulaguntzak emateko modua arautzen duen urriaren 24ko 240/2017 Dekretuaren 14.5 artikuluaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira elkarte onuradunen zerrenda, bakoitzari eman zaion dirulaguntzaren zenbatekoa eta finantzatutako jarduera.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren babesean, 2018. urterako deialdia egin zen, arraza garbien abeltzain-elkarteentzako dirulaguntzak emateko. Behin emanda eta onuradunei banan-banan jakinarazita, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onetsi zuen), honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteei 2018. urtean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea. Ebazpenaren eranskina da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 14a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria ez dagoenez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala