
44. zk., 2019ko martxoaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSASUN SAILA
1154
AGINDUA, 2019ko otsailaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2018ko abenduaren 18ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duena, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea da lanpostu hau: Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 132. dotazioa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hileko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 25a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
RSS