Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2019ko martxoaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1130

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2019ko otsailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) Salesianos Deusto-Maria Auxiliadora-San Juan Bosco baimena aldatzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2019ko otsailaren 6ko Aginduaren testuan (2019ko otsailaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 34. zk.). Agindu horren bidez, Bilboko (Bizkaia) «Salesianos Deusto-Maria Auxiliadora-San Juan Bosco» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari baimena aldatzen zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelaniazko argitalpeneko 2019/851 (1/3) orrialdean, 1. artikuluan honela dio:

«Titularra: Peñascal, Padres Salesianos.»

baina honela esan behar du:

«Titularra: Padres Salesianos.»


Azterketa dokumentala