Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2019ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1068

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 21ekoa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jakinarazten baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko maiatzaren 31ko Aginduan arautu ziren dirulaguntzen 2018ko ekitaldiko onuradunen zerrenda; agindu horren bidez arautzen da Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen Hirigune programa.

Dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenaren berri eman ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko maiatzaren 31ko Aginduaren 13. artikuluak 2. puntuan xedatutakoaren arabera, Merkataritzako zuzendariak

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko maiatzaren 31ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2018ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzea Merkataritza zuzendariaren ebazpenaren arabera, honekin batera doan zerrendako kideei jakinaraziak. Agindu horren bidez arautzen da Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen Hirigune programa.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 21a.

Merkataritza zuzendaria,

JUAN EMILIO ANDRADES GARCIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala