Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2019ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1066

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 11koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita 2018ko abenduaren 13ko Ebazpena (kooperatibaren edo fundazioaren titulartasuna duten itunpeko sareko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko onartutako dirulaguntzak iragartzekoa, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 17ko Agindua –Hezkoop-2018– aplikatuz).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak honako hau ezartzen du 18.2.c) artikuluan: argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

2018ko abenduaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 246. zenbakian argitaratu zen Hezkuntza Sailaren Administrazio eta Zerbitzuetako sailbuordearen 2018ko abenduaren 13ko Ebazpenaren (kooperatibaren edo fundazioaren titulartasuna duten itunpeko sareko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko onartutako dirulaguntzak iragartzekoa, Hezkuntza sailburuaren 2018ko uztailaren 17ko Agindua –Hezkoop-2018– aplikatuz) I. eta III. eranskinetan, mota horretako akatsak atzeman ostean, haiek zuzentzen ditu.

I. eranskinean, 2018/6299 (5/19) orrialdean, eta II. eranskinean, 2018/6299 (16/19) orrialdean, 76. zk. erref: 037 kodigoari dagokion ikastetxea, adierazitako CPEIPS Orereta Ikastola HLBHIP zentroa beharrean, CPEIPS Oiartzo Batxilergo Ikastola HLBHIP da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 11.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala