Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
988

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren probidentzia bat jakinarazteko dena, behean agertzen den kasinorako sarbidea debekatzeko eskatzen duen espedientearen kargu-orriari eta espediente administratiboaren irekierari buruzko probidentzia, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeari dagokionez.

Saiatu arren, kargu-orriari eta espediente administratiboaren irekierari buruzko probidentzia jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratu da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Interesdunei adierazten zaie 15 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko, eta, hala badagokio, prozeduran erabili asmo dituzten frogabideak proposatzeko.

Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

Hasiera-ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, epe barruan, hasiera-ebazpen bera ebazpen-proposamentzat hartuko da, 39/2015 Legearen 64.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 14a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala