Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
983

IRAGARKIA, beste iragarki hau aldatzeko dena: «Iragarkia, zeinaren bidez jakinarazten baitira 2017ko finantza-diziplinaren ordainketaren eta urte anitzeko konpentsazio-ordainketaren ebazpenak.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira 2017ko finantza-diziplinaren ordainketaren eta urte anitzeko konpentsazio-ordainketaren ebazpenak jakinarazten dituen iragarkian (2019ko otsailaren 11ko EHAA, 29. zk.; 2019ko otsailaren 13ko BOE, 38. zk., ID: N1900103692). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

EHAAren 2019/731 (2/1) orrialdean eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren aipatutako zenbakiaren ediktu-taula bakarraren jakinarazpen-gehigarriaren 4. orrialdean hau dio

«Interesdunek 15 eguneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen, betiere abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera».

Baina hau esan behar du:

«Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera».

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 14a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria ez dagoenez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriari jarraikiz.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala