
38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
981
IRAGARKIA, zeinaren bidez ordainketaren ebazpena jakinarazten baita, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak Ikerketa eta Garapenerako (I+G) emandako laguntzei dagokienez.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek hilabete dute egokitzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan bertan espedientea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan –Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua I eraikina– aztertu ahal izango dute.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 11.
Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.