Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
980

IRAGARKIA, 2019ko otsailaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Gipuzkoako Ingurumen-Gunea 1. Fasea (CMG1) egiteko proiektua, Donostia udalerrian.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan (2013-12-27ko BOE), eta goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegian eta ITC-RAT 01etik 23ra arteko jarraibide tekniko osagarrietan –maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuak onarturikoa (2014-06-09ko BOE)– ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da administrazio-baimena eskatzen den instalazio elektrikoaren proiektua.

– Eskatzailea: Ekondakin Energía y Medio Ambiente SA; egoitza, dagozkion jakinarazpenetarako: Donostiako Errotaburu Pasealekua, 1 – 5.

– Erreferentzia: 20-AT-J-2018-1.

– Kokapena: Donostiako udal-mugartea.

– Helburua: Gipuzkoako Ingurumen-Gunea 1. Fasea (CMG1) egitea.

– Aurrekontua: 1.790.800 euro.

Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau. Espedientea aztergai egongo da Donostiako Easo kaleko 10ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, eta dagokion udaletxean. Edozein kasutan, aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotzen diren alegazioak, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2019ko otsailaren 11.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala