
38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
977
EDIKTUA, 880/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 880/2018 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Ullibarri Distribución y Construcción SL.
Abokatua.
Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.
Demandatua: Ramon Gil Ugarte.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2019-02-07an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baiesten dut Ullibarri, Distribución y Construcción SLk aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, Ramón Gil Ugarte kondenatzen dut Ullibarri, Distribución y Construcción SLri laurehun eta hogeita zortzi euro eta hogeita zortzi zentimo (428,28) ordaintzera epai honen kontzeptuengatik.
Halaber, Ramón Gil Ugarte kondenatzen dut zenbateko horrek demanda hau aurkeztu denetik sortu duen legezko interesa ordaintzera Ullibarri, Distribución y Construcción SLri.
Ramón Gil Ugarte prozeduraren kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Ramón Gil Ugarte demandatua egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.