Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
974

EDIKTUA, 1450/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegiaren Lehen Sekzioa, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 1450/2018 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Caixabank S.A.

Abokatua: Francisco Javier Fuldain Gonzalez.

Prokuradorea: Luis Perez Avila Pinedo.

Auzi-iheslariak: Salim Chendri, Nora Arbadji eta Billel Chendri.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horren gainean 104-19 epaia eman da 2019-02-04an. Hau dio epaitzak:

Ezesten dugu Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian 915/17 prozedura arruntean emandako 142/18 epaiaren aurka Caixabank SAk jarritako apelazio-errekurtsoa, eta, horrenbestez, epaia berresten dugu. Sortutako kostuei dagokienez, ez dugu berariazko adierazpenik egiten.

Bidera bedi errekurritzeko behar den gordailua legez dagokion lekura.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (PZLko 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 0008-0000-00-1450-18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, "errekurtsoa" dela adierazi beharko du, 06 kodea kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa jartzeko idazkiarekin batera, gainera, tasa judiziala ordaindu izanaren egiaztagiria –behar bezala balidatua– aurkeztu beharko da, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako salbuespen-kasuren batean badago.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Auzi-ihesean diren Salim Chendri, Nora Arbadji eta Billel Chendri demandatuen egungo bizilekua bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunek eskuragarri dute jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala