
38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
970
AGINDUA, 2019ko otsailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskararen Gaitasun Agirirako (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko kide bat izendatzen duena.
1982ko irailaren 20ko Aginduak Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) arautzen du. Euskararen Gaitasun Agirirako Azterketa Batzorde Ofizialeko kideak Hezkuntza Sailak izendatuko dituela adierazten da agindu horretako 36. artikuluan. Artikulu horrek, halaber, Batzorde horretarako izendatutakoak berritzea ahalbidetzen du.
Horren ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Honako hau izendatzea Euskararen Gaitasun Agirirako (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko kide:
Murua Zumalakarregi, Gabino.
2. artikulua.– Izendapenak 2019ko abenduaren 31ra arte izango du balioa.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.