
38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
969
AGINDUA, 2019ko otsailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko zenbait kide kargutik kentzen dituena.
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legea aldatzen duen ekainaren 28ko 3/2018 Legeak, lehenengo artikuluan Euskadiko Eskola Kontseiluaren osaketa aldatu du. Horren ondorioz, bi talderen berariazko ordezkaritza ezabatu da:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Doktore eta Lizentziadunen Elkarteko ordezkari bat.
– Pedagogia-elkarteen ordezkari bat.
Beraz, Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10 eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 5, 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduan ezarritakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eusebio Cadenas Cordero jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Doktore eta Lizentziadunen Elkartearen ordezkaria dena, kargutik kentzea.
Bigarrena.– Maria Luisa Jaussi Nieva andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluan Pedagogia-elkarteen ordezkaria dena, kargutik kentzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 6a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.