
38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
968
AGINDUA, 2019ko otsailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, Anoetako (Gipuzkoa) «Loatzo» Musika Eskola Publikoari sail bat jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Anoetan dagoen «Loatzo» Musika Eskola Publikoaren entitate titularrak abiarazi duen espedientea aztertu da, zeinaren bitartez Alegiko udalerrian (Gipuzkoa) sail bat jardunean jartzeko baimena eskatzen duen.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren adierazitako musika-eskolari sail bat jardunean jartzeko baimena ematen zaio. Sail hori Alegiko udalerrian egongo da.
Kode-zenbakia: 20012584.
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.
Izen espezifikoa: «Loatzo».
Titularra: Loatzo Udalerrien Mankomunitatea.
Helbidea: Ergoien kalea, 5.
Udalerria: Anoeta.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
2. artikulua.– «Loatzo» Musika Eskola Publikoak baimena du Aduna, Alegia, Altzo, Irura, Ibarra, Villabona eta Zizurkilgo udalerrietan kokatutako zazpi sailetarako.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek 2018-2019 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hileko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 6a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.