
38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ARABAKO FORU ALDUNDIA
959
IRAGARKIA, Finantza Kudeaketako zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 22. zenbakian, 2019ko otsailaren 20an, deialdia argitaratu zen Finantza Kudeaketako zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko.
Interesdunek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean ere aurkeztuko dituzte, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen bideetako edozeinetatik. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 12a.
Giza Baliabideen zerbitzuburua,
LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.