
38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
958
EBAZPENA, 2019ko otsailaren 8koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Sergio Barrondo Lacarra jaunak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko Ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Farmakologia» jakintza-arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Sergio Barrondo Lacarra jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: 14**22***. Kodea: AGC8L1 – D00026-8. Jakintza arloa: Farmakologia. Saila: Farmakologia. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Farmakologia II».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Sergio Barrondo Lacarrak formalizatuko duen lanpostuaren kontratua 2015eko ekainaren 26an sartuko da indarrean.
Leioa, 2019ko otsailaren 8a.
Errektorea.
EE (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.