
38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
956
AGINDUA, 2019ko otsailaren 13koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko abenduaren 19ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2019ko urtarrilaren 10eko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Endika Garro Beristain izendatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 7; lanpostu-mailako osagarria: 18; berariazko osagarria: VI-A).
Bigarrena.– Izendapen honek izendatua lanpostuaz jabetzen denetik izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak. Jabetza hilabeteko epean hartu beharko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 13a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.