Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2019ko otsailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
952

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita erabaki dela hasiera ematea Merkataritzako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen Zigortzeko Ahalmena arautzen duen otsailaren 20ko 2/1998 Legearen prozeduran emandako zehapen-prozedura bati.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak hilabeteko epea du espedientea aztertzeko, zeina Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzan baitago (Donostia kalea 1 – Lakua 1, 8. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz), bai eta Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko ere.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 11.

Merkataritzako zuzendaria,

JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala