Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2019ko otsailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HONDARRIBIKO UDALA
917

IRAGARKIA, Hondarribiko zarata mapa eta zonifikazio akustikoaren behin betiko onarpenari buruzkoa.

2018ko apirilaren 26ko Udalbatza bilkuran Hondarribiko udalerriko zarata mapa eta zonifikazio akustikoari hasierako onespena eman ondoren, jendaurrean jarri dira iragarkiak Euskal Herriko Agintaritza Ofizialaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean hilabeteko epean azken argitalpenetik, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Kutsadura Akustikoaren urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, baita Udal web gunean ere.

Epe horretan aurkeztutako alegazio idatziak aztertu ondoren, 2018ko abuztuaren 2ko 5189 SE zenbakikoa, baita 2018ko abuztuaren 7ko 5290 SE zenbakikoa ere.

Ingurumen aholkularitza enpresako teknikari andrearen 2018ko irailaren 17ko txostena ikusi ondoren.

Udalerria Batzordearen 2018ko irailaren 27ko diktamena ikusi ondoren.

Udalbatzak 2018ko urriaren 25eko bilkuran aipatutako zarata mapa behin betikoz onartu zuen, xedapen zatia honakoa izanik:

«Lehenengoa.– Aurkeztutako alegazioak ez onartzea Udal Ingurumen Aholkulari Tekniko andrearen 2018ko irailaren 17ko txostenaren arabera.

Bigarrena.– Behin betikoz onartzea Hondarribiko Udalerriko zarata eta zonifikazio akustikoaren mapa.

Hirugarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta Udal webgunean argitaratzea.

Laugarrena.– Zarata maparen ale bana Eusko Jaurlaritzara eta Foru Aldundira bidaltzea».

Hondarribia, 2019ko urtarrilaren 28a.

Alkatea,

TXOMIN SAGARZAZU ANCISAR.


Azterketa dokumentala