Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2019ko otsailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
916

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6. zenbakiko Epaitegian bideratutako administrazioarekiko 148/2018 auzi-errekurtsoko interesdunak (prozedura laburtua).

Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori jarri dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren ebazpen baten kontra. Ebazpen horretan Francisco Javier González Madariagak Ertzaintzako funtzionarioak ordezkatuz aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi da; Funtzio Publikoko eta Zerga Administrazioko zuzendaritzetara aldatutako eta foru-ogasunei bidali beharreko datuen jakinarazpenaren kontrakoa da errekurtso hori, datuok zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainen kontzeptuan hartutako zenbatekoei buruzkoak dira.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira ager daitezen, hala nahi badute, beren interesak defendatzeko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 14a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala