
36. zk., 2019ko otsailaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
910
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira hainbat zehapen-espediente ireki direla Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako azaroaren 12ko 8/2004 Legearen prozeduran.
Ezinezkoa izan da aipatutako hasierako erabakiak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute ondo iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, probaldia eskatzeko eta egoki iritzitako proba bitartekoak proposatzeko. Epe horretan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan duen bulegoan aztertu ahal izango da espedientea (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 11.
Arabako lurralde-ordezkaria,
JESÚS PASCUAL LORENTE.
RSS