
36. zk., 2019ko otsailaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
905
EDIKTUA, 160/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 160/2018 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Galdakaoko Juan Sebastian Elcano 1eko Jabekideen Erkidegoa.
Abokatua: Iñigo Palacio Querejeta.
Prokuradorea: Juan Angel Ferros Presa.
Demandatua: Jose Ignacio Perez Yuguero.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,
FEDE EMATEN DUT:
Epaitegi honetan bideratu den 160/2018 hitzezko judizioko demandan, epaia eman da, 2018-11-27an.
Jose Ignacio Perez Yuguero non bizi den ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio 2018-11-27ko epaia, eta aditzera ematen, ebazpen horren aurka, ezin dela errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, organo honetako bulego judizialean.
Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EB Zuzentaraua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra indargabetzen duena.
Jose Ignacio Perez Yuguero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Bilbao, 2019ko urtarrilaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS