Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2019ko otsailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
899

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baita euskal unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen 2019-2021 aldiko jarduerak bultzatzeko dirulaguntzen deialdiaren hautaketa-batzordea.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urriaren 16ko Aginduak deialdia egiten du euskal unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen 2019-2021 aldiko jarduerak bultzatzeko dirulaguntzetarako (urriaren 26ko EHAA, 207. zenbakia). Agindu horren 13. artikuluaren arabera, ebaluazioaren emaitzak hautaketa-batzordeari helaraziko zaizkio. Batzorde horrek kide hauek izango ditu: Ikerketako zuzendaria, batzordeburu ere izango dena; Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Ikerketa Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari-lanak egingo dituena.

Hori dela eta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Aipatutako aginduaren 13. artikuluak zehaztutako lanak aurrera eramango dituen hautaketa-batzordea izendatzea.

Bigarren artikulua.– Hautaketa-batzorde horrek kide hauek izango ditu:

Amaia Esquisabel Alegria, Ikerketako zuzendaria.

Miren Artaraz Miñón, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.

Vicente Francisco Esparza Pujana, Ikerketa Zuzendaritzako teknikaria.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 11.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.


Azterketa dokumentala