Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2019ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
865

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 10/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeen pertsonak.

Espediente-zenbakia: PCA-35/2019-XIV.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Segurtasun Sailaren 2018ko azaroaren 20an hartutako 167/2018 Dekretuaren aurka jarri da. Dekretua 2018ko azaroaren 23ko EHAAn argitaratu zen, eta Ertzaintzako langileen 2011., 2012. eta 2013. urteetarako lan-baldintzak araupetzeko Akordioa onartzen duen Dekretua bigarrengoz aldatzen du.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun diren pertsonak epatzen dira, agertu ahal izateko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 11.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala